2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALLEKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da entitatearen 2024ko aurrekontua, hasiera batez onetsi baitzen 2023ko abenduaren 16ko osoko bilkuran; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoForu Legea). Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 19an; hona hemen haren laburpena:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.730,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.280,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 69.295,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 34.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 124.305,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.020,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 38.465,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.620,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 64.200,00 euro.
Gastuak, guztira: 124.305,00 euro.
Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Itzallen (Zaraitzu), 2024ko apirilaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarriés Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2405405