75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egongo da ikusgai Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta betetzeko xedaturik dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean.

Irurtzunen, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2404931