2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Toki entitateetako udalkideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.
Goizuetako udalak, 2024ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:
1. 2024 urterako alkatearen ordainsari eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 12.630,15 euro izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsariaren batezbestekoa sartua dago, eta legezko atxikipena egingo zaio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarengatik. Era berean, sartua egonen da Udalak bere kargu hartuko duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz astean 10 orduz alkatearen funtzioak egitea ezartzen da, beharrezko dedikazio gutxienekoa.
2. 2024 urterako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 88,58euro gordin onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzatara etortzeagatik, beti ere 12 udalbatzetako gehienezko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta.
3. Orobat, bere karguan aritzeagatik dieta eta joan etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie alkateari eta zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.
4. Akordio honek eragina izango du 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.
Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Goizuetan, 2024ko martxoaren 26ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2405132