2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALDATZ
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2024ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 11an, 2024ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2024ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.
Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.700 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.100 euro.
5. kapitulua.–Ondareko dirusarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 27.675 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 26.303,87 euro.
Dirusarrerak, guztira: 90.778,87 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen gastuak: 480 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 25.291,06 euro.
3. kapitulua.–Finantza gastuak: 1.500 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.758,40 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 58.243,72 euro.
Gastuak, guztira: 90.273,18 euro.
Aldatzen (Larraun), 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Martín Jose Bildarraz Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2405462