2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta musika eskolaren ekitaldi bereko aurrekontua ere.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Etxarri Aranatzen, 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2405331