75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an.

2024 PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi osoa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B1 maila). Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun mugagabeak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldi partziala (%54,05). Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

María Idoia Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2020-03-15.

Lan-kontratudun finkoak.

Pablo Lacasia Palacios: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %3,575. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B1 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997-01-01.

Lan-kontratudun mugagabeak.

Marta Bascones Gandarias: administrari-ofiziala. Lanaldi partziala (%54,05). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2018-09-17.

Erabaki hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Burgin, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2404899