75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Batzorde Kudeatzaileak, 2024ko urtarrilaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta hura argitaratu zen 2024ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an. Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari, behin betiko onetsi da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 118.628,62 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.700,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 57.445,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 158.248,33 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta bestelako aprobetxamenduak: 49.705,80 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 23.979,74 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 423.707,49 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 117.169,64 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 207.349,30 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 6.611,90 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.302,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 59.359,65 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.100,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 3.815,00 euro.

Gastuak, guztira: 423.707,49 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2024ko apirilaren 2an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2405341