75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2024. urteko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira entitatearena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2024ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2404968