75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGIKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko martxoaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Arlegiko Kontzejuaren 2024rako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Halaber, iragarkia erakundearen iragarki-taulan izanen da. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. Artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legea).

Arlegin, 2024ko martxoaren 27an.–Kontzejuko burua, Christian Waskonig Caro.

Iragarkiaren kodea: L2405315