75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurrean jartzeko epea igaro eta alegaziorik egin ez denez, behin betikoz onetsi da 2024 urteko udal aurrekontua. Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 157.012,05 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000 euro.

III. Kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 44.597,00 euro.

IV. Kapitulua.–Transferentzia arruntak: 211.760,36 euro.

V. Kapitulua.–Ondare diru-sarrerak: 4.950,00 euro.

VI. Kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 51.800,00 euro.

VII: Kapitulua.–Kapital transferentziak: 58.461,35 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 533.580,76 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 150.243,93 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 117.853,83 euro.

III. kapitulua.–Finantza gastuak: 300,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 53.819,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 151.333,58 euro.

IX. kapitulua.–Pasibo finantzieroak: 60.030,42 euro.

Gastuak, guztira: 533.580,76 euro.

Areson, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2405587