74. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita David Valiño Martínez jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea David Valiño Martínez jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko martxoaren 20an izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 20an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2404814