74. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1126/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean gizarte-langileen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 2041/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 13an.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 7an emandako 3814/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langileen 28 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiatzaileei jakinaraztea 2024ko apirilaren 15a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. Lekualdatze lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 25 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko martxoaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU

ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

RUBIO UNZUE, MARIA MERCEDES

0010330

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

PEREZ CASAJUS, TERESA

0006467

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEP.

BABES SOZIALAREN ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ZN

FUNTZIONARIOA

AYESA ALDUCIN, MARCOS LUIS

0005577

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

X

SUESCUN DE CARLOS, RAQUEL

0070140

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

TAFALLAKO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

POLAN IRIARTE, MARIA RONCESVALLES

0010470

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEP.

BABES SOZIALAREN ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ZN

FUNTZIONARIOA

LACOSTA ARTIGAS, MARIA ELENA

0071889

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

Bai

CHOCARRO RESANO, ANA ISABEL

0071580

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA (BURLATA)

FUNTZIONARIOA

X

RODRIGUEZ CANTERO, ISABEL

0010224

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEP.

BABES SOZIALAREN ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ZN

FUNTZIONARIOA

URDANIZ MENDIA, YOLANDA

0071783

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

DONIBANEKO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

ELIZALDE CARBALLO, LEIRE

0011504

ETXEBIZITZA, GAZTERIA ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEP.

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRIGOYEN URROZ, ISABEL

0069760

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

X

DIEZ SALGADO, LORENA

0007483

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIA ZN

FUNTZIONARIOA

X

GIL URABAIN, EDURNE

0066857

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

AZPILAGAÑAKO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

BALLESTA AGOS, MAIDER

0062240

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

X

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU

ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

0010223

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

X

0010353

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIA ZN

FUNTZIONARIOA

X

0073047

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

LODOSAKO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

0070811

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

AGOIZKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0070878

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

AURIZKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

E B2

X

0072548

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

BERRIOZARKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0070874

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

ZARRAKAZTELUKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0073000

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

CINTRUENIGOKO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

0072549

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

ZIZUR-ETXABAKOIZKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0068318

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

ELIZONDOKO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

0065746

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

LESAKAKO OOLT

FUNTZIONARIOA

E B2

X

0071782

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

ARROTXAPEKO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

0070877

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

ZARAITZUKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0070876

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

ULTZAMAKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

E B2

X

0073048

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

VIANAKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0073065

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

"NATIVIDAD ZUBIETA" HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO EGUNEKO OSPITALEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0071859

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

DROGA-MENDEKOTASUNETAKO EGUNEKO OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

0072328

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

OSASUN MENTALA

FUNTZIONARIOA

x

0072329

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

OSASUN MENTALA

FUNTZIONARIOA

0064259

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

BUÑUELGO OOLT

FUNTZIONARIOA

X

0071215

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

REINA SOFIA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

X

0061697

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

OSASUN MENTALEKO IIC SEKTOREA (DONIBANE)

FUNTZIONARIOA

X

0010111

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEP.

MEMORIA ETA BIZIKIDETZA ZN

FUNTZIONARIOA

E C1

BAI

X

0071732

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

REINA SOFIA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

X

0067140

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

X

Iragarkiaren kodea: F2404866