74. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Juan Carlos López Taules jauna, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, berak hala eskatu baitu. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuan dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Juan Carlos López Taules jauna, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuan dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan. Burutzan aritzeko azken eguna 2024ko martxoaren 21a da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren ordez sinatzen du, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren martxoaren 13ko 1/2024 Foru Dekretuarekin bat).

Iragarkiaren kodea: F2404815