74. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

92/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzen dituena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Aginduaren bidez (apirilaren 2ko 154/2019 Foru Aginduaren eta apirilaren 22ko 156/2020 Foru Aginduaren bidez aldatu zena), departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar zuten funtzionarioak izendatu ziren.

Kontuan harturik igarotako denbora eta unitate organikoetan izandako langile aldaketak, beharrezkoa da dauden izendapenak foru agindu berri baten bidez eguneratzea, egungo organigramari egokitzeko eta aurretik emandako foru aginduak ondoriorik gabe uzteko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako funtzionario hauek izendatzea departamentuaren eta haren erakunde autonomoen ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki dezaten:

–Fermín Casado Leoz, idazkari tekniko nagusia.

–Mar Torres Echeverría, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren, Gizarte-inklusioaren eta Garapenerako Lankidetzaren Ataleko burua.

–María Garciarena Otano, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.

–Blanca Irurozqui Eguaras, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.

–Inmaculada Arguibide Martínez, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Erregistro, Agiritegi eta Informazio Bulegoko burua.

–Jorge Ahechu García, Sustapen eta Eraldaketa Digitalaren Zerbitzuko Sistemen Kudeaketarako Ataleko burua.

–M.ª Jesús Pérez Lafuente, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burua.

2. Betiere, egindako izendapenak noiznahi errebokatzen ahalko dira.

3. Indarrik gabe uztea Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Agindua, zeinaren bidez departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu baitziren.

4. Foru agindu hau jakinaraztea izendatutako pertsona eta zerbitzuei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 20an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2404808