74. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko martxoaren 20an hartua, Hiriberri Aezkoako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Urriaren 2ko 758/2023 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan tokiko hauteskunde partzialak egiteko; deialdi horretan ere Hiriberri Aezkoako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izendatzea Hiriberri Aezkoako udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Hiriberri Aezkoako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea: Miriam Burusco Arrese andrea eta Iker Celay Reca jauna; beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Hiriberriko Aezkoako Udalari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 20an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F2404739