71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

80/2024 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baliozkotzen baita eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.

Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren bidez, eskolaldi motak erregulatu ziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren xedapen iragankor bakarrean ezarritakoa betetzeko, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 479/2023 Ebazpenaren bidez, aukera eman du hezkuntza-komunitateek beraiek erabaki dezaten, ikastetxeen autonomia pedagogikoan eta antolaketakoan oinarrituta, 2024-2025 ikasturtean eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezarri nahi duten.

Ebazpen horretan ezartzen dira ikastetxek bete beharko dituzten baldintzak Hezkuntza Departamentuan gai horren gaineko eskumena duen zuzendaritza nagusiak baliozkotu dezan eskolaldiaren aldaketa, eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko.

Ebazpen horretan ezarritako prozedura amaitu ondoren, jaso dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostenak, eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak ere txostena egin du eskolaldi modalitatearen aldaketa baliozkotzeari buruz, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan. Orain, hortaz, bidezkoa da horri buruzko ebazpena ematea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baliozkotzea eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, ebazpen honen I. eranskinean jaso direnetan, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduan eta azaroaren 30eko 479/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzeagatik.

2. Baliozkotzea eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, ebazpen honen II. eranskinean jaso direnetan, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduan eta azaroaren 30eko 479/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzeagatik.

3. Baimenik ez ematea eskolaldiaren aldaketarako, eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura pasatzeko, III. eranskineko ikastetxeei, zeinetan, eskola garraioa edukita eta eskolaldiaren aldaketa zenbait baldintzarekin egiteko prozedura abiarazi ondoren, ez baita onartu eskolaldi jarraitura pasatzeko aldaketaren proposamena inplikatutako ikastetxe guztietako eskola kontseiluetan, hala eskatzen baitu Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduak 15.3 artikuluan eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 30eko 479/2023 Ebazpenak IX.2 atalean.

4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–ESKOLALDIAREN ALDAKETA BALIOZKOTU ZAIEN IKASTETXEAK, 2024-2025 IKASTURTETIK AURRERA ESKOLALDI ZATITUTIK ESKOLALDI JARRAITURA PASATZEKO

IKASTETXEA

HERRIA

San Babil HLHIP

Ablitas

Gabriel Valentín Casamayor HLHIP

Oibar

La Cruz HLHIP

Allo

Almandozko HLHIP

Almandoz

Zelandi HLHIP

Altsasu

Virgen de la Cerca HLHIP

Andosilla

Ezkaba HLHIP

Antsoain

Añorbeko HLHIP

Añorbe

San Miguel HLHIP

Agoitz

Arbizuko Herri Eskola HLHIP

Arbizu

Nazabal HLHIP

Areso

Sancho Ramírez HLHIP

Arguedas

Arizkungo HLHIP

Arizkun

Arraiozko HLHIP

Arraioz

La Balsa HLHIP

Arroitz

Urraca Reina HLHIP

Artaxoa

Aurizko HLHIP

Auritz

Auzperri HLHIP

Aurizberri

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

Azpilkuetako HLHIP

Azpilkueta

Alaiz HLHIP

Barañain

Eulza HLHIP

Barañain

Sahats HLHIP

Barañain

Martín Azpilcueta HLHIP

Barasoain

Beireko HLHIP

Beire

Río Arga HLHIP

Berbintzana

Beriaingo HLHIP

Beriain

Araxes HLHIP

Betelu

Santa Ana HLHIP

Buñuel

Ermitaberri HLHIP

Burlata

Hilarión Eslava HLHIP

Burlata

San Juan de Jerusalén HLHIP

Cabanillas

Teresa Bertrán de Lis HLHIP

Cadreita

Virgen del Soto HLHIP

Caparroso

Virgen de Gracia HLHIP

Cárcar

Virgen de la Oliva HLHIP

Zarrakaztelu

Santa Vicenta María HLHIP

Cascante

Francisco Javier Sáenz de Oiza HLHIP

Kaseda

Dos de Mayo HLHIP

Castejón

Otero de Navascués HLHIP

Cintruénigo

Ciudad de Corella HLHIP

Corella

Cerro de la Cruz HLHIP

Cortes

Virgen de Nievas HLHIP

Deikaztelu

San Miguel HLHIP

Doneztebe

Elizondoko HLHIP

Elizondo

Erratzuko HLHIP

Erratzu

San Esteban HLHIP

Erroibar

San Donato HLHIP

Etxarri Aranatz

Doña Álvara Álvarez HLHIP

Faltzes

Juan de Palafox HLHIP

Fitero

Virgen del Rosario HLHIP

Fontellas

Elías Terés Sádaba HLHIP

Funes

Santos Justo y Pastor HLHIP

Fustiñana

Orreagako Ama HLHIP

Garralda

Gartzaingo HLHIP

Gartzain

Andrés Narbarte Xalto HLHIP

Goizueta

Virgen Blanca HLHIP

Uharte

Iruritako HLHIP

Irurita

Atakondoa HLHIP

Irurtzun

Pulunpa HLHIP

Ituren

Arrano Beltza HLHIP

Iturmendi

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

Lakuntza

San Miguel HLHIP

Larraga

Legasako HLHIP

Legasa

Erleta HLHIP

Leitza

Lekarozko HLHIP

Lekaroz

Ibarberri HLHIP

Lekunberri

Doña Blanca de Navarra HLHIP

Lerin

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

Lodosa

Santa María HLHIP

Los Arcos

San Juan HLHIP

Irunberri

San Bartolomé HLHIP

Martzilla

Santa Ana HLHIP

Mélida

San Francisco Javier HLHIP

Mendabia

Julian Maria Espinal Olcoz HLHIP

Mendigorria

Nuestra Señora del Patrocinio HLHIP

Milagro

San Benito HLHIP

Miranda Arga

Santa Bárbara HLHIP

Elo

Honorio Galilea HLHIP

Monteagudo

Mardones y Magaña HLHIP

Murchante

Raimundo Lanas HLHIP

Murillo el Fruto

San Miguel HLHIP

Noain

Obanosko HLHIP

Obanos

Otsagabiko HLHIP

Otsagabia

Domingo Bados HLHIP

Olazti

Príncipe de Viana HLHIP

Erriberri

Oronozko HLHIP

Oronoz

San Salvador HLHIP

Oteitza

Azpilagañako HLHIP

Iruña

Buztintxuriko HLHIP

Iruña

Cardenal Ilundáin HLHIP

Iruña

Doña Mayor de Navarra HLHIP

Iruña

El Lago de Mendillorri HLHIP

Iruña

Ermitagañako HLHIP

Iruña

García Galdeano HLHIP

Iruña

Iturramako HLHIP

Iruña

José M.ª Huarte HLHIP

Iruña

Mendigoiti HLHIP

Iruña

Mendillorriko HLHIP

Iruña

Nicasio Landa HLHIP

Iruña

Rochapea HLHIP

Iruña

San Francisco HLHIP

Iruña

San Juan de la Cadena HLHIP

Iruña

San Jorge HLHIP

Iruña

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

Iruña

Juan Bautista Irurzun HLHIP

Azkoien

Pitillasko HLHIP

Pitillas

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

San Bartolomé HLHIP

Ribaforada

Julián Gayarre HLHIP

Erronkari

Saldiasko HLHIP

Saldias

Alfonso X el Sabio HLHIP

San Adrián

Luis Gil HLHIP

Zangoza

Nuestra Señora de la Asunción HLHIP

Santakara

Hermanas Úriz Pi HLHIP

Sarriguren

Joakin Lizarraga HLHIP

Sarriguren

Nuestra Señora del Rosario HLHIP

Sartaguda

Sesma Virgen de la Nievas HLHIP

Sesma

Sunbillako HLHIP

Sunbilla

Marqués de la Real Defensa HLHIP

Tafalla

Elvira España HLHIP

Tutera

Griseras HLHIP

Tutera

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

Monte San Julián HLHIP

Tutera

Torre Monreal HBI

Tutera

San Miguel HLHIP

Uharte Arakil

Uxueko HLHIP

Uxue

Urdiaingo HLHIP

Urdiain

Urrozko HLHIP

Urrotz-Hiria

Félix Zapatero HLHIP

Valtierra

Ricardo Campano HLHIP

Viana

El Castellar HLHIP

Alesbes

San Veremundo HLHIP

Villatuerta

Atargi HLHIP

Atarrabia

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atarrabia

Zigako HLHIP

Ziga

Zugarramurdiko HLHIP

Zugarramurdi

Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, I. eranskin honetan jasotako ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak abiatzeko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat hasitzat jotzen den ikasturtera arte.

II. ERANSKINA.–ESKOLALDIAREN ALDAKETA BALIOZKOTU ZAIEN IKASTETXEAK, 2024-2025 IKASTURTETIK AURRERA ESKOLALDI ZATITUTIK ESKOLALDI JARRAITURA PASATZEKO

IKASTETXEA

HERRIA

Zumadia HLHIP

Abartzuza

Lokiz HLHIP

Antzin

Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, II. eranskin honetan jasotako ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak abiarazteko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat hasitzat jotzen den ikasturtera arte.

III. ERANSKINA.–ESKOLALDIAREN ALDAKETA BAIMENDU EZ ZAIEN IKASTETXEAK, ESKOLALDI ZATITUTIK ESKOLALDI JARRAITURA PASATZEKO

IKASTETXEA

HERRIA

Mendialdea I HLHIP

Berriozar

San Miguel HLHIP

Orkoien

Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, III. eranskin honetan jasotako ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak abiarazteko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat hasitzat jotzen den ikasturtera arte.

Iragarkiaren kodea: F2404453