2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, elikagai bankura sartzeko eta txartel solidarioa eskuratzeko jarduera-protokoloan. Hasierako onespena
Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko martxoaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea elikagaien bankura sartzeko eta txartel solidarioa eskuratzeko jarduera-protokoloan.
Jarduera-protokoloaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da jarduera-protokoloaren aldaketa, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Uharten, 2024ko martxoaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L2404864