2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena
Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko martxoaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen dituen ordenantza fiskalean.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatu zuen).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxalarren, 2024ko martxoaren 19an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2404819