71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Zerga tasak 2024

Aezkoako Batzar Nagusiak, 2024ko otsailaren 12an egindako bilkuran, 2024rako zerga-tasa hauek onartzea erabaki zuen, eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aurrera izango dute indarra:

1.–Iratiko mantentze-lanak:

–Ibilgailuaren sarbide orokorra: 7 euro.

–Ibilgailuaren sarbidea deskontuarekin: 4 euro.

–Motozikletarako edo antzekorako sarbide orokorra: 3 euro.

–Motozikletarako edo antzekorako sarbidea, deskontuarekin: 2 euro.

–Autobuserako sarbide orokorra: 45 euro.

–Autobuserako sarbidea deskontuarekin: 22 euro.

–Mikrobusen sarbide orokorra: 28 euro.

–Mikrobusen sarbidea deskontuarekin: 18 euro.

2.–Akanpada - Arrazolako eremua:

–Pertsona eta eguneko: 2 euro.

–Ibilgailu bakoitzeko prezioa orokorrean ezarritakoa izango da.

–Tiketa goizeko 11:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara izango da baliozkoa, entregatzeko ordua edozein dela ere.

3.–Aezkoako Kultur Ola eraikineko (Orbaizetako Munizioen Errege Fabrikaren Jauregia) erakusketa eta bisita gidatuetara sartzeagatiko prezio publikoa, honela banakatuta:

3.1. Kultur Ola eraikina:

–Kultur Olako sarrera orokorra: 5,00 euro.

–Sarrera hobaridunak:

  • 10 urtetik beherakoak: doan.
  • Eskola-taldeak –pertsonako–: 1,00 euro.
  • Talde antolatuak –gutxienez 15 pertsona–: %20ko deskontua.

Oharra.–langabetuentzako edo erretirodun/pentsiodunentzako sarrera hobaridunak kendu dira.

3.2. Bisita gidatuak Munizio Fabrika multzora:

–Sarrera orokorra: 8,00 euro.

–Sarrera hobaridunak:

  • 10 urtetik beherakoak: doan.
  • Eskola-taldeak –pertsonako–: 1,00 euro.
  • Talde antolatuak –gutxienez 15 pertsona–: %20ko deskontua.

3.3. Sarrera orokor bateratua: Kultur Ola eraikina + bisita gidatua: 10,00 euro. Sarrera orokor bateratu hori ordainduta, deskontu-bonu bat emango da Iratira sartzeko.

4.–Produktu naturalen bilketa:

–Eguneroko txartela: 10,00 euro.

–Urteko txartela: 100,00 euro.

Erroldatutako egoiliarren urteko paserako eta ohiko ez-egoiliarren urteko paserako prezioak mantenduko dira.

Orain arte ezarritako gainerako tasek indarrean jarraitzen dute.

Ariben, 2024ko otsailaren 14an.–Lehendakaria, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2404626