71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Hiri kanpalekuen zerbitzua emateagatiko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko arauan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea, eta ondotik tramitatzea, "Hiri kanpalekuen zerbitzua emateagatiko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko araua" aldatzeko espedientea.

Arauaren aldaketaren espedientea jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, aipatu arauaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ZIZUR NAGUSIAN HIRI KANPALEKUEN ZERBITZUA EMATEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAREN ETA JARDUERAREN GAINEKO ARAUA

Hiri kanpalekuen zerbitzua emateagatiko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko araua; eranskin hau aldatzea:

II. ERANSKINA.–HOBARIAK

–Hobari bat ezartzen da, familien egoera ekonomikoaren eta premia sozialen arabera, eta irizpide hauek kontuan hartuta aplikatuko da:

Familia-unitatearen diru-sarrerak direnean
kide kopuru bereko familia-unitate batentzat
indarrean dagoen Errenta Bermatuaren zenbatekoa, edo hortik beherakoa

Familia-unitatearen diru-sarrerak direnean
kide kopuru bereko familia-unitate batentzat
indarrean dagoen Errenta Bermatuaren
zenbatekoa halako 1 baino gehiago
eta halako 1,5 edo gutxiago

JARDUERARAKO ezarritako prezioaren hobaria

%90

%80

GOIZEKO GELARAKO ezarritako prezioaren hobaria

%90

%80

JANGELARAKO ezarritako prezioaren hobaria

%90

%80

–Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeek, ofizialki frogatzen badute hala direla, %80ko hobaria izanen dute jarduerarako ezarritako prezioaren.

–Guraso bakarreko familiek, ofizialki frogatzen badute hala direla, %50eko hobaria izanen dute jarduerarako finkatutako prezioan.

–Adingabeak harreran hartzen dituzten familiek, ofizialki frogatzen badute badituztela harrerako adingabeak, %50eko hobaria izanen dute jarduerarako ezarritako prezioan.

Iragarkiaren kodea: L2404531