71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZEKO KONTZEJUA

Enkante publikoa, belarrak eta abeltzaintzako nabea

Gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen da, zortzi urtez errentan emateko Ustaizeko "La Sierra" itxiturako belarrak eta abeltzaintzako nabea. Proposamenak Ustaizeko Kontzejuan aurkeztuko dira, 2024eko apirilaren 18ko 12:00ak arte. Jarraian irekiko dira.

Hasierako prezioa: 15.000 euro urtean. Baldintza ekonomiko eta administratiboak Kontzejuaren Idazkaritzan daude, interesdunen eskura. Telefonoa: 600904092.

Ustaizen, 2024ko martxoaren 20an.–Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2404667