2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentzia ematea. Supermerkatua
Bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikuluan eta harekin bat datozenetan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59. artikuluan eta harekin bat datozenetan, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal lizentzia eman dela:
Espediente zenbakia: SGE-00234-23.
Eskatzailea/sustatzailea: Gastidenda SL.
Jarduera: supermerkatua.
Tokia: Elordi industrialdeko 6. karrika. 12. poligonoko 425. lurzatia, Iraizotz (Ultzama).
Lizentzia eman den eguna: Alkatetzaren 46/2024 Ebazpena, 2024ko martxoaren 18koa.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2404690