71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Boxeo gimnasioa (kirol zentroa)

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 6/2024/AACC.

Sustatzailea: Quiñónez Bohórquez, Yeison.

Jarduera: boxeo gimnasioaren (kirol zentroa) jarduera ezartzea.

Tokia: Udal industrialdea, J bidea, 39-B, sarbidea duena B bidearen atzealdetik, 9-I ("Gallina Blanca" gunea) (6. poligonoa, 352. lurzatia, 1. azpiarea, 1. unitatea).

Tuteran, 2024ko martxoaren 14an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2404517