71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Gora jotzeko 24-00044 errekurtsoa, web-orrian datu ekonomikoak argitaratzeko jarduerarik ezaren aurka

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 24-00044 errekurtsoa, Jorge Ibiricu Larramendik jarria, Santakarako Udalaren jarduerarik ezaren aurkakoa, azken 5 urtean Udalaren web-orrian datu ekonomikoak argitaratzeari dagokionez.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), ez baita egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza bat izanik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2404632