2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2024rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Petilla Aragoiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, tasak eta zerga-tasak behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Petilla Aragoin, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
2024RAKO TASAK ETA ZERGA-TASAK
A.–Lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak, indarrean egonen direnak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera:
A.1. %0,45 izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.
A.2. %0,45 izanen da landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.
B.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) karga-tasa izanen da exekuzio materialaren aurrekontuaren araberakoa:
B.1. %2,5 ≤ 50.000 euro.
B.2. %4 > 150.000 euro.
C.–Portzentaje hauek onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatzeko:
Karga-tasa: %20, honako indize hauek aplikatzetik heldu den zerga-oinarriaren gainean:
–5 urte bitarteko aldia: 3.3.
–10 urte bitarteko aldia 3.2.
–15 urte bitarteko aldia: 3.1.
–20 urte bitarteko aldia: 3.1.
D.–2024 urterako egungo indize-eskala ezartzea, aplikatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei: 1,4 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.
E.–Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:
Ur-horniduraren tasa:
ETXEKOA, GUTXIENEKOA |
0,00 eta 18,00 m³ artean | 10,780 euro urtean |
18,01 m³ baino gehiago | 0.660 euro/m³ |
GARAJEETAKO URA |
0,00 eta 18,00 m³ artean | 10,780 euro urtean |
18,01 m³ baino gehiago | 0.775 euro/m³ |
F.–NILSAk ezarriko du, ekitaldi bakoitzean, saneamendu kuotaren zenbatekoa.
Iragarkiaren kodea: L2404535