71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko martxoaren 18ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Azkoiengo Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Azkoienen, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2404650