2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Indargabetzea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena
Milagroko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.
Milagron, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2404734