2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa, Etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko udal laguntzen gaineko ordenantzan. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, eta aho batez, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko udal laguntzen gaineko ordenantzan. Aldaketaren helburua da jarduketa babesgarritzat hartzea eraikin mota ororen kanpoko egokitzapenak, betiere eraikina 50 urtetik gorakoa bada eta erabiltzen ez bada, eta egokitzapenak fatxadan eta estalkian egiten badira, zurgintzako lanik gabe.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendabian, 2024ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2404873