71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa, Lizoainibar-Arriasgoitiko herrietan festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizoainibar-Arriasgoitiko herrietan festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Lizoainibar-Arriasgoitiko herrietan festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lizoainibar-Arriasgoitin, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2404534