71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2024rako zerga-tasak

Girgillaoko Udalak, 2023ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, karga-tasak onetsi zituen 2024. urterako. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 11n, eta toki-entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari.

Argitara ematen da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,30 izanen da katastroko balioen gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa %2 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: karga-tasa %12 izanen da.

–Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

–Administrazio tramiteak eta hirigintza.

1.–Eskabideak eta agiriak (bakoitzeko):

a) Luzatzen den agiri bakoitzeko: 1,50 euro.

b) Kopiak eta fotokopiak: 0,15 euro.

c) Agiriak konpultsatzea: 0,30 euro.

2.–Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiriak: 1,50 euro.

3.–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

4.–Lizentziak, kontzesioak eta baimenak tramitatzeko tasak:

a) Obra lizentziaren eskaera: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

b) Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
  • Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Etxarren Girgillaon, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2404647