71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onarpena

Goizuetako Udalak, 2023ko azaroaren 28an egindako udal bilkuran, hasiera batez onetsi zuen agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2023ko abenduaren 26ko 265. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.

Hogeita hamar eguneko epean ez da inolako erreklamazio, kexa eta oharrik aurkeztu (2024ko otsailaren 7an bukatu zen epe hori); ondorioz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onartutzat ulertzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235. artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako ordenantzaren testu osoa honakoa da.

Goizuetan, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Ordenantza honetan arau izanen diren tarifak I. eranskinean agertzen direnak izango dira, eta ondorengo kontzeptuengatik izango dira:

–Fotokopiak DIN A4.

–Fotokopiak DIN A3.

–Fotokopiak koloretan DIN A4.

–Fotokopiak koloretan DIN A3.

–Plastifikazioak A4.

–Plastifikazioak A3.

–Planoen fotokopiak (katastroa, arau subsidiarioak eta bestelakoak).

–Zedula partzelarioak.

–Faxa jasotzea (orri bakoitzeko).

–Faxa bidaltzea (Nafarroa barnean, orri bakoitzeko).

–Faxa bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko).

–Ziurtagiriak.

–Artxiboa kontsultatzea behar duten ziurtagiriak.

–Arma txartelak.

–Ezkontza zibilak: bi ezkontideak Goizuetan erroldatuak ez daudenean.

–Ezkontza zibilak: ezkonkideetako bat Goizuetan erroldatua dagoenean.

–Jarduera sailkatu baimena.

–Irekiera baimena.

–Jarduera sailkatu eta irekiera baimenen eskualdatzea.

I. ERANSKINA.–TARIFAK

Agiriak ematea eta tramitatzea

–Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.

–Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.

–Fotokopiak koloretan DIN A4: 0,50 euro.

–Fotokopiak koloretan DIN A3: euro 1.

–Plastifikazioa A4: 0,20 euro.

–Plastifikazioa A3: 0,40 euro.

–Planoen fotokopiak (katastroa, arau subsidiarioak eta bestelakoak): euro 1.

–Zedula partzelarioak: e-mailez bidaliz gero doan; Udalean inprimatzen bada, fotokopia bakoitzaren kostua.

–Faxa jasotzea (orri bakoitzeko): 0,10 euro.

–Faxa bidaltzea (Nafarroa barnean, orri bakoitzeko): 1,50 euro.

–Faxa bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko): orri bat 2 euro, bi orri 4 euro, eta hirugarren orritik aurrera 1,50 euro orri bakoitzeko.

–Ziurtagiriak: e-mailez bidalia gero doan, Udalean inprimatzen bada, fotokopia bakoitzaren kostua.

–Artxiboa kontsultatzea behar duten ziurtagiriak: 8,00 euro.

–Arma txartelak: 4,00 euro.

–Ezkontza zibilak: bi ezkontideak Goizuetan erroldatuak ez daudenean: 120,00 euro.

–Ezkontza zibilak: ezkontideetako bat Goizuetan erroldatua dagoenean: 70,00 euro.

–Jarduera sailkatuaren baimena: 30,00 euro.

–Irekiera baimena: 30,00 euro.

–Jarduera sailkatu eta irekiera baimenen eskualdatzea: 60,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2404543