71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Musika eskolaren prezio publikoak

Garinoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 8an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Onestea prezio publikoen ezarpena eta horiek arautzeko akordioa, espedientean jasotakoaren arabera, honako zenbateko eta kontzeptu hauetan:

IRAKASGAIA

PREZIO PUBLIKOA

Musika eta mugimendua (ordubete astean):

• Haurren ikasgela (4-5 urteko ikasleak).

• Musika tailerra (6 urteko ikasleak).

26,31 euro hilean

Lehen zikloa. 1. eta 2. kurtsoak:

• Musika-hizkuntza, 2 ordu astean.

• Instrumentua, 30 minutuko eskola astean (banakoa).

69,80 euro hilean

Bigarren zikloa. 3. eta 4. kurtsoak:

• Musika-hizkuntza, 2 ordu astean.

• Instrumentua, 40 minutuko eskola astean (banakoa).

• Instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, ordubete astean.

78,00 euro hilean

Hirugarren zikloa. 5. eta 6. kurtsoak:

• Musika-hizkuntza, 2 ordu astean.

• Instrumentua, 45 minutuko eskola astean (banakoa).

• Instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, ordubete astean.

83,48 euro hilean

Laugarren zikloa. Aukerakoa da ikasle helduentzat edo nahitaezkoak diren hiru zikloak bukatu dituztenentzat, behar dituzten horietan matrikulatzeko:

• Instrumentua, 45 minutuko eskola astean (banakoa).

• + Musika-hizkuntza, instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, musika informatika; ordubeteko eskolak astean.

58,91 euro hilean

Instrumentua, 45 minutuko eskola astean (banakoa).

58,91 euro hilean + %10

Musika-hizkuntza, instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, musika informatika; ordubeteko eskolak astean.

28,73 euro hilean

BESTELAKO ZERBITZUAK

PREZIO PUBLIKOA

Musika eskolako matrikula

120,00 euro urtean.

Familiarik bada musika eskolan bi kide edo gehiago dituena, ez du ordaindu beharko hirugarren kidearen edo hurrengoen matrikularik.

Musika-hizkuntzako liburuen zerbitzua

Liburuen prezioa.

Eskolaz kanpoko jardueren zerbitzua

Prezio publikoa izanen da dagokion ehunekoa kobratzea, jardueran parte hartzen duten ikasleen arabera, jardueraren kostua kontuan hartuta, Udalak horretarako aurreikusitako ekarpena kenduta (gastuen aurrekontu-aplikazioa - diru-sarreren aurrekontu-aplikazioa).

Prezio horiek urtero igoko dira, Nafarroako KPIari (kontsumoko prezioen indizea) dagokion ehunekoarekin. KPIa negatiboa baldin bada, bere horretan utziko dira aurreko urteko prezioak.

Bigarrena.–Akordio hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://garinoain.sedelectronica.es.

Garinoainen, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2404279