71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Musika Eskolaren zerbitzua arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 8an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Garinoaingo Musika Eskolaren zerbitzua.

2023ko irailaren 22ko Osoko Bilkuran hasiera batean onetsitako testua jende aitzinean paratu zuten 2023ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, baita Garinoaingo Udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan ere; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jende aitzineko aldia iragan denez inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) in fine artikulua eta 326. artikulua, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

ERANSKINA-GARINOAINGO UDALAREN MUSIKA ESKOLAREN ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

ZIOEN AZALPENA

Garinoaingo Udalaren iritziz beharrezkoa da aldatzea indarrean den ordenantza fiskala, zeina argitaratu baitzen 2018ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an, eta horrela azaltzea Garinoaingo Musika Eskolan ematen dituzten irakasgaiak, bai eta matrikula egiteko, hura aldatzeko zein matrikula deuseztatzeko prozedura ere, Musika Eskolaren zerbitzuaren erabiltzaileek hobeki ezagut ditzaten.

Hala bada, ordenantza aldatuko da, zerbitzua arautzen duen ordenantza onesteko, zeinak bereizten baititu funtzionamendua eta emandako zerbitzuengatik kobratu beharreko prezio publikoak.

Ezinbesteko araudia du Garinoaingo Musika Eskolako zerbitzuaren erabiltzaileek Udalera jo dezaten zer zerbitzu jasoko dituzten eta nola egin dakitela.

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantza honen xedea zera da: Garinoaingo Udalak Garinoaingo Musika Eskolan ematen duen irakaskuntza ez-arautuaren zerbitzua arautzea.

2. artikulua. Eskainitako instrumentuen irakaskuntza.

–Bonbardinoa.

–Klarinetea.

–Zeharkako flauta.

–Gitarra.

–Perkusioa.

–Pianoa.

–Saxofoia.

–Tronboia.

–Tronpa.

–Tronpeta.

–Tuba.

3. artikulua. Musika Eskolak eskaintzen dituen irakasgaien deskribapena.

1.–Musika eta mugimendua.

1. 4 eta 5 urteko umeentzako ikasgela, ordubete astean.

2. 6 urteko umeentzako musika tailerra, ordubete astean.

2.–Lehen zikloa. 1. eta 2. mailak.

1. Musika hizkuntza, 2 ordu astean.

2. Instrumentua, 30 minutuko eskola astean (banakoa).

3.–Bigarren zikloa. 3. eta 4. mailak.

1. Musika hizkuntza, 2 ordu astean.

2. Instrumentua, 40 minutuko eskola astean (banakoa).

3. Instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, ordubete astean.

4.–Hirugarren zikloa. 5. eta 6. mailak.

1. Musika hizkuntza, 2 ordu astean.

2. Instrumentua, 45 minutuko eskola astean (banakoa).

3. Instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, ordubete astean.

5.–Laugarren zikloa. Helduentzat edo aitzineko zikloak egin dituzten pertsonentzako aukerako maila.

1. Instrumentua, 45 minutuko eskola astean (banakoa).

2. Musika hizkuntza, instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, musika informatika; ordubeteko eskolak astean.

Lehen, bigarren eta hirugarren zikloko matrikula egiten duten ikasleek aitzinetik zehaztutako irakasgai guziak ikasi beharko dituzte ziklo eta maila bakoitzean.

4. artikulua. Irakasgai bakoitzean zenbat plaza dauden.

Instrumentu bakoitzaren plazak urtero zehaztuko dira, kontuan hartuta bajak, matrikulazioak eta Eskolaren unean uneko beharrak. Hartarako, Eskolako zuzendaritzak jakinaraziko du ea espezialitateren bat ixten den kausa horiek direla eta. Beti saiatuko da instrumentu bakoitzean ez dadin egon matrikulazio berriko 2 ikasletik goiti.

5. artikulua. Ikasturteko egutegia eta eman beharreko irakasgaien ordutegia.

Musika Eskolako zuzendaritzak eskola egutegia emanen dio Udalari irailean, baita eman beharreko irakasgaien ordutegiak ere.

Agiri horiek Udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

6. artikulua. Ikasleen sarbideko baldintzak.

Garinoaingo Musika Eskolako ikasletzat hartuko da irakasgaien ordutegi guziak jaso dituen pertsona oro.

Eskolan plaza eskatzen duten ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Haurren ikasgela: 4 urte, gutxieneko adina.

–Musika eta mugimendua tailerra: 6 urte eginak edo urte natural horretan egitekoak.

–Lehen ziklotik hirugarrenera, barne: gutxieneko adina, 7 urte eginak edo urte natural horretan egitekoak, eta aitzineko zikloa gainditua izatea.

–Laugarren zikloa: aitzineko hiru zikloak gaindituak izatea, eskola honetan nahiz beste batean, edo adin nagusikoa izatea.

–Interesdunik aurkezten bada ezagutza maila bere egoerari legokiokeen baino altuagoa duena, interesdunak berak eskatzen ahal du behar diren bitartekoak ezartzeko, hain zuzen ere gai hari legokiokeen ezagutza mailan legalki egon dadin.

7. artikulua. Matrikula. Berritzea eta matrikula berriak.

A) Berritzea. Ekaineko lehen 10 egunetan Udalak ofizioz berrituko ditu aitzineko urteko ikasleen matrikulak, honako ikasle hauei izan ezik:

–Musika eta mugimendukoei.

–Hirugarren zikloko 6. maila bukatu dutenei.

Berritzea automatikoki eginen da aitzineko urtean egindako mailaren ondotikoan eta instrumentu berean.

Aitzineko urtean ikasi gabeko beste instrumentu bat edo beste irakasgai osagarriren bat aukeratu nahi izanez gero, dagokion epean egin beharko du matrikula berria.

B) Plaza kopurua. Berritzeko epea bukatuta, Udalak erabakiko du zenbat plaza libre dagoen irakasgai bakoitzean, eta haien zerrenda argitaratuko du udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan.

C) Matrikulazio berriak. Ekaineko bigarren hamabostaldian epea irekiko da ikasle berriek irakasgai bakoitzean gelditzen diren plazetan matrikula egin dezaten.

Eskaerak gehiago badira dauden plazak baino, eskaera Udalean erregistratu duten hurrenkerari jarraikiz adjudikatuko dira plazak, eta lehenetsi eginen dira Orbaibarko udaletan erroldatuta daudenak.

Eskaerak I. eranskineko ereduan eginen dira.

Eskaera alkateari zuzenduko zaio, eta Udalaren sarrera erregistroan aurkeztuko da, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatuz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

D) Matrikula egiteko epe berezia. Lehendik zeudenen matrikulak berritu eta matrikula berriak egin ondotik, plazarik libre gelditzen bada, Udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuko dira plaza horiek, eta matrikula egiteko epe berezia irekiko da dagokion maila hasi aitzinetik.

E) Matrikula egitea ikasturtea hasita dagoelarik. Ikasturtea hasi ondotik plazarik libre badago, matrikula gehiago onartuko dira; halere, Musika Eskolako zuzendaritzaren aldeko txostena beharko da.

8. artikulua. Musika Eskolako matrikula deuseztatzea.

Matrikula eginez gero, ikasleek edo haien legezko ordezkariek ikasturte osoan ordaindu beharko dituzte ezarritako hileko kuotak, hiru kasu hauetan izan ezik:

–Baja ematea ikasturterako hautatutako irakasgaien ordutegiak jaso aitzinetik.

–Eritasun luze baten ondoriozko bajak irakasgairen bat egitea galaraziz gero.

–Baja gertatzen bada etxea aldatzeagatik, betiere Garinoaingo edo Barasoaingo udal mugarteetatik kanpora ateratzen bada. Barasoain sartu da, bera eta Garinoain ondoz ondoko herriguneak direlako, kale/errepide bakar batek bereizita.

Musika Eskolako baja guztiak eskaera egokiaren bidez eginen dira, ordenantza honetako II. eranskinean ageri den eredua aurkeztuz.

Eskaera alkateari zuzenduko zaio, eta Udalaren sarrera erregistroan aurkeztuko da, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatuz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bajak eraginkorrak izanen dira alkatetzaren ebazpen bidez ebatzi ondotik.

Eskolako ikasleek ez badute nahi matrikula hurrengo ikasturterako automatikoki berritzea, dagokion baja eskatu beharko dute Udalean, dagokion urteko ekainaren lehen 10 egunetan.

Eskolako baja eskatzen badute matrikula egin ondotik eta esleitutako ordutegiak jaso aitzinetik, eskatzaileek ez dute ordaindu beharko Eskolako matrikulazioari buruzko prezio publikoa.

Matrikula egin eta ikasturtea hasi ondotik eskatutako bajak hamabost egun aitzinetik bederen eskatu beharko dituzte. Horrelakoetan ez da deus itzuliko Eskolako matrikularen prezio publikotik.

Matrikula egin eta ikasturtea hasi ondotik eskatzen dituzten bajei dagokienez, alde batera utzita baja hilaren zer unetan eskatzen duten, Udalak osorik kobratuko du hil horretan eman beharreko irakasgaien gaineko prezio publikoa, eta kobratu ondotik hura itzultzerik ez da egonen.

Eman beharreko irakasgaien prezio publikoak hilero kobratzen direlarik, prezio publiko horiek ez dira itzuliko kobratu ondotik, salbu eta kobratu beharreko zerbitzua ez bada eman Udalari egozteko moduko arrazoiengatik.

9. artikulua. Emandako zerbitzuengatik ordaintzea.

Udalak dagokion urteko urrian kobratuko du matrikularen zenbatekoa, Garinoaingo Udalak urtero erabakitzen eta argitaratzen dituen prezio publikoen arabera, eskolako matrikula egitean jakinarazitako kontu zenbakian kargatuta.

Era berean, hilero kobratu dira ikasturteko irakasgaiei dagozkien prezio publikoak, aitzineko paragrafoan adierazitako kontu zenbakian.

Dagokion banku erakundeak ordainagiria itzuliz gero, ikasleei jasanaraziko zaizkie horren ondoriozko gastuak.

Ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu-bidean errekerituko dira, indarreko legeriari jarraikiz.

XEDAPENAK

Xedapen gehigarri bakarra.–Alkatetzaren ebazpen baten bidez aldatzen ahalko dira ordenantza honen eranskinak, dena delako aldaketak baldin badakar karga administratiboak murriztea eta/edo prozesua sinplifikatzea eta bizkortzea, eta aplikatzekoak diren arau sektorialetan xedatutakoari jarraikitzen bazaio. Horrenbestez, honetarako ahalmena ematen zaio Alkatetzari:

1. Ordenantza honen eranskinak zabaltzeko eta murrizteko, beharrezkotzat jotzen diren alderdiak sartuz edo kenduz, araua hobeki garatzeko. Horren barruan sartuko dira, besteak beste, eskaera eredu normalizatuak eta hitzarmenak onestea eta aldatzea, prozedura definitzea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zehaztea.

2. Behar den xedapen oro ematea, ordenantza honetan ezarritakoa garatzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Ordenantza hau onestearekin batera indargabetu eginen da Garinoaingo Musika Eskolako tasen ordenantza fiskala, zeinaren azken aldaketa 2018ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an, argitaratuta baitago.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza indarrean jartzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza hau ez da indarrean jarriko eta ez du sortuko ondorio juridikorik, harik eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte, eta igaro arte Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65.2 artikuluan ezarritako epea, Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitateak toki-erakundeei beren egintzak eta erabakiak baliogabetzeko errekerimenduak egiteko ahalmena baliatzeko.

ERANSKINAK.–SOLICITUD DE ALTA DE LA ESCUELA DE MÚSICA VALDORBA /ORBAIBARKO MUSIKA ESKOLAN ALTA EMATEKO ESKAERA

Curso / Ikasturtea 20.... - 20....

1. SOLICITANTE / ESKATZAILEA:

Nombre y Apellidos / Izen-abizenak

D.N.I./N.I.F. / NAN/IFZ

Calle / Kalea

Número /

Zenbakia

Escalera / Eskailera

Piso / Solairua

Puerta / Atea

Código postal / PK

Localidad / Herria

Provincia / Probintzia

Teléfono(s) / Telefonoa(k)

Fax / Faxa

Correo electrónico / Posta elektronikoa

Nombre y apellidos del alumno/a / Ikaslearen izen-abizenak:

..........................................................................................................................................................

SOLICITA / ESKATZEN DU:

MATRICULARSE en las siguientes asignaturas, mediante el pago de los derechos respectivos, según determinan las vigentes disposiciones; quedando pendiente la comprobación por parte del Centro de que cumple los requisitos académicos necesarios.

Ondorengo ikasgaietan MATRIKULATZEA ESKATZEN DU, dagozkion eskubideak ordainduz, indarrean daude xedapenek zehazten duten moduan, behar diren ikasketa baldintzak betetzen dituela Zentroak egiaztatzea falta delarik.

ASIGNATURA / IRAKASGAIA: ..............................................................................................................

En Garínoain, a ............ de ....................................... de 20......

Garinoainen, 20......(e)ko ............................(a)(r)en .......(e)(a)n.

(Firma) / (Sinadura)

NOTA IMPORTANTE: la firma de la presente matrícula presupone la validez de la misma durante todo el curso 20...... / 20......, asumiendo las cuotas mensuales hasta final de curso.

OHAR GARRANTZITSUA: matrikula hau sinatzeak 20...... / 20...... ikasturte osorako balio duela esan nahi du, eta hileko kuotak ikasturtea amaitu arte ordainduko dira.

SR./SRA. ALCALDE/SA-PRESIDENTE/A DEL AYUNTAMIENTO DE GARÍNOAIN

JN/AND. GARINOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

SOLICITUD DE BAJA DE LA ESCUELA DE MÚSICA VALDORBA / ORBAIBARKO MUSIKA ESKOLAN BAJA EMATEKO ESKAERA

Curso / Ikasturtea 20.... - 20....

2. SOLICITANTE / ESKATZAILEA:

Nombre y Apellidos / Izen-abizenak

D.N.I./N.I.F. / NAN/IFZ

Calle / Kalea

Número /

Zenbakia

Escalera / Eskailera

Piso / Solairua

Puerta / Atea

Código postal / PK

Localidad / Herria

Provincia / Probintzia

Teléfono(s) / Telefonoa(k)

Fax / Faxa

Correo electrónico / Posta elektronikoa

Nombre y apellidos del alumno/a / Ikaslearen izen-abizenak:

..........................................................................................................................................................

SOLICITA / ESKATZEN DU:

En Garínoain, a ............ de ....................................... de 20......

Garinoainen, 20.....(e)ko ......................aren..........(e)(a)n.

(Firma) / (Sinadura)

SR./SRA. ALCALDE/SA-PRESIDENTE/A DEL AYUNTAMIENTO DE GARÍNOAIN

JN/AND. GARINOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

SOLICITUD DE MODIFICACIÓN DE MATRÍCULA / MATRIKULA ALDATZEKO ESKAERA

ESCUELA DE MÚSICA VALDORBA / ORBAIBARKO MUSIKA ESKOLA

Curso / Ikasturtea 20.... - 20....

3. SOLICITANTE / ESKATZAILEA.

Nombre y Apellidos / Izen-abizenak

D.N.I./N.I.F. / NAN/IFZ

Calle / Kalea

Número /

Zenbakia

Escalera / Eskailera

Piso / Solairua

Puerta / Atea

Código postal / PK

Localidad / Herria

Provincia / Probintzia

Teléfono(s) / Telefonoa(k)

Fax / Faxa

Correo electrónico / Posta elektronikoa

Nombre y apellidos del alumno/a / Ikaslearen izen-abizenak:

..........................................................................................................................................................

SOLICITA / ESKATZEN DU:

En Garínoain, a ............ de ....................................... de 20......

Garinoainen, 20......(e)ko ............................(a)(r)en .......(e)(a)n.

(Firma) / (Sinadura)

SR./SRA. ALCALDE/SA-PRESIDENTE/A DEL AYUNTAMIENTO DE GARÍNOAIN

JN/AND. GARINOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

Iragarkiaren kodea: L2404258