71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 4312/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foruzaingoko agente lehenak, bai eta izendatutako agenteen eskalafoiko antolaketan eragina duten ondorengo egintzen aurka ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko agente lehena izateko berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 1039/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), Pablo de la Fuente Rodrigo jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 4312/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foruzaingoko agente lehenak, bai eta izendatutako agenteen eskalafoiko antolaketan eragina duten ondorengo egintzen aurka ere.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko apirilaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405266