71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGIKO KONTZEJUA

Ordenantza, Larrain-Toki pilotalekuaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko martxoaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Larrain-Toki pilotalekuaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eugin, 2024ko martxoaren 21ean.–Kontzejuko burua, Eduardo Rodriguez García.

Iragarkiaren kodea: L2404803