2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESLABA
2024rako zerga-tasak eta tasak
Eslabako Udalak, 2024ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, aho batez eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen onestea 2024ko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,3270.
–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,7678.
–EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga): %5.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1eko indizea.
–Lurren balio igoera: legeak ezartzen duen gutienbekoa.
–Uraren tasa: 0,70 euro/m³.
–Estoldak: 6,00 euro hiruhilekoan.
–Kontagailuen alokairua: 6,00 euro hiruhilekoan.
–Izapidetzearen hirigintza-tasa: 50 euro.
Erabaki hau indarrean jarriko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean.
Eslaban, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Estíbaliz Lerga Moncayola.
Iragarkiaren kodea: L2404653