1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Francisco Javier Sevilla Subiza jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du kalifikazio epaimahaiak bigarren probaren behin betiko emaitzak onesteko hartutako erabakiaren aurka (2024ko urtarrilaren 23an eman zen argitara). Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 969/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko martxoaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2404649