2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea euri-uren sarea eta zoladura berritzeko obretarako, Príncipe de Viana, Virgen del Soto, San Marcos eta Virrey López del Portillo kaleetan eta Santa Fe plazan. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko zenbait espediente, obra hauek egiteko:
1. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Príncipe de Viana kalearen zati batean (partziala).
2. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Virgen del Soto kalean.
3. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea San Marcos kalean.
4. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Virrey Lopez del Portillo kalearen zati batean (partziala).
5. Euri-uren sareak eta zoladura berritzea Santa Fe plazan.
Aipatutako erabakia eta espedienteak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten eta zergadunen administrazio elkartea eratzeko aukera izan dezaten, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluen arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Caparroson, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2404842