2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kirol entrenamenduko zentroa
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da ondoren zehaztuko den Interneteko helbidean, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Xabier Iparraguirre Zabaleta.
Jarduera: kirol entrenamenduko zentroa.
Tokia: Berriainz industrialdea, 70. nabea.
Proiektuaren esteka:
https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=4463
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Berriozarren, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2404798