71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Agezako Kontzejuko Batzorde Irekiak, 2023ko abenduaren 20an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

Onespen horren iragarkia 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, eta ikusgai egon zen hogeita hamar egunean Kontzejuaren iragarki-taulan, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza, eta argitara eman, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari.

Agezan, 2024ko martxoaren 20an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA. 2024KO TARIFAK

Hornidura

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta mantentze-lanengatik:

1.–Kontagailua: 13,00 mm: 10,00 euro hiruhilekoan.

2.–Kontagailua: 25,00 mm: 25,00 euro hiruhilekoan.

b) Hornidurengatik:

1.–Etxean erabiltzeko: 0,70 euro.

2.–Etxeko eta ureztatzeko erabilerak:

–Hilean 15 m³ bitarte: 0,70 euro.

–Hilean 15 m³-tik aurrera: 1,22 euro.

3.–Ureztatzeko: 1,22 euro.

4.–Etxeko eta aisialdiko erabilerak:

–Hilean 15 m³ bitarte: 0,70 euro.

–Hilean 15 m³-tik aurrera: 1,22 euro.

5.–Aisialdiko erabilera: 1,22 euro.

6.–Industriako eta abeltzaintzako erabilerak: 1,22 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.

c) Harguneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:

1.–Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.

2.–Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.

d) Saneamenduko kanona: ezarritako prezioak.

Iragarkiaren kodea: L2404714