2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa hiri-kontribuzioan 2024rako. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2024ko martxoaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasan 2024. urterako.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela, baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Andosillan, 2024ko martxoaren 20an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,32.
Iragarkiaren kodea: L2404686