71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

NAFARROAKO FORU OGASUNA. Irurtzunen ondasun higiezinen enkantea.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko abenduaren 21ean, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00114.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200100114 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko diren ondasunen funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasunak:

Lote bakarra:

Bi finka hauek osatua:

1.–Erregistrokoa:

"Arakilgo finka, 9366 - IDUFIR: 31012000517037.

Hiri finka: Hogeita sei.–Irurtzungo jurisdikzioan, Ardantzeta kaleko hamabian, I. etxe-multzoan, beheko solairuan, eskaileretatik igo eta ezkerretara dagoen "A" motako etxebizitza.–Laurogeita hamasei metro eta hirurogeita bost dezimetro koadroko azalera eraikia du, eta laurogeita hiru metro eta berrogeita bederatzi dezimetro koadroko azalera erabilgarria. Atondoa, jangela-egongela, sukaldea, hiru logela, korridorea, bainugela eta balkoia dauzka. Mugakide ditu honako hauek, eraikinari Ardantzeta kaletik edo higiezinaren fatxada nagusiari begiratuta: aurrealdean, aipatutako kalea; eskuinaldean, eskailera-burua eta eskailera-zuloa, zati batean, eta solairu bereko A motako etxebizitzak, gainerakoan; ezkerraldean, eremu urbanizatua; eta atzealdean, Ardantzeta kalea. Eraikinaren elementu komunetan duen partaidetza kuota ehuneko lau osoko eta bostehun eta laurogeita hamahiru milarenekoa da".

Katastrokoa:

Irurtzunen, 59. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpiarea eta 9. hiri unitatea; 101,37 m²-ko azalera.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002170138JT.

2.–Erregistrokoa:

"Arakilgo finka, 9353 - IDUFIR: 31012000516931.

Hiri finka: Hamahiru.–Lokala,13 zenbakia duena, garajetarako erabiltzen dena. Irurtzungo jurisdikzioan dago, Ardantzeta kaleko hamabian, I. zenbakiko etxe-multzoan, erdisotoko solairuan. Hogeita lau metro eta laurogeita hamasei dezimetro koadroko azalera eraikia du. Mugakide ditu honako hauek, Ardantzeta kaletik eraikinari edo higiezinaren atzealdeari begiratuta: aurrealdean, aipatutako kalea; eskuinaldean, hamalau zenbakiko lokala; ezkerraldean, hamabi zenbakiko lokala, eta atzealdean, Ardantzeta kalea.–Eraikinaren elementu komunetan duen partaidetza kuota ehuneko osoko bat eta ehun eta laurogeita sei milarenekoa da".

Katastrokoa:

Irurtzunen, 59. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpiarea eta 5. hiri unitatea; 26,40 m²-ko azalera.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002170134DQ.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2405191