2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA
Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
2024ko plantilla organikoa argitara eman zen 2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an, eta iragarki honen bidez, zuzendu egiten da hartan gertaturiko akatsa. Beraz, aldi baterako lan-kontratudun lanpostuen zerrendari honako hau gehitu behar zaio:
–Ana Berrade Adot. Maila: B. Antzinatasuna: 2022-03-21. Egoera: jardunean.
Omisio akatsa ondorioztatzen da espedientetik beretik eta goian aipaturiko plantilla organikoaren iragarkitik; izan ere, lanpostuen zerrenda agertzen da, baina ez dago jasota nork betetzen duen lanpostua. Iragarki honen bidez, zuzendu egiten da omisio hori, behar diren ondorioetarako.
Erriberrin, 2024ko martxoaren 19an.–Lehendakaria, M.ª Rosario Domingos García.
Iragarkiaren kodea: L2404657