70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an, argitara eman zen Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak

5.271.500 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

379.000 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak

183.000 euro

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

1.850.000 euro

Diru-sarrerak, guztira

7.683.500 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak

1.529.800 euro

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea

3.684.000 euro

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

130.000 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

1.991.600 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

348.100 euro

Gastuak, guztira

7.683.500 euro

Tafallan, 2024ko martxoaren 20an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2404674