2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Uharten, 2024ko martxoaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L2404859