2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2024ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onespen hori argitaratu zen 2024ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua.
Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 389.340,00 euro
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 230.030,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 67.220,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 743.410,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.430.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 136.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 193.400,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 474.100,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 530.500,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 96.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.430.000,00 euro.
Ariben, 2024ko martxoaren 21ean.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.
Iragarkiaren kodea: L2404745