2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta behin jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da 2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko otsailaren 19an.
Zubietan, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.
2. Kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: % 29,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.
3. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak.
1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004/06/26.
Administrazio-kontratudunak.
Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Antzinatasuna: 2021/08/02.
Kontu-hartzailea: Naiara Arretxea Gorosterrazu. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017/09/25.
Lan-kontratudun finkoak.
Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.
Iragarkiaren kodea: L2404586