70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

95/2024 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien oinarri arautzaileak onesten dituena 2024rako.

Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko I. Plana gauzatu eta ebaluatu ondoren, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Lan Zerbitzua, Administrazio honetako beste departamentu batzuekin lankidetzan, Nafarroako Lan Autonomoaren II. Plana ari da garatzen. Plan berri hori lau ildo estrategikotan antolatuta dago. Anbizio handiko jarduketak jasotzen ditu, xedetzat dutenak autoenpleguari ahal den babes handiena ematea eta enpresak sortzen laguntzea.

1. ildo estrategikoari "Komunikazio/zabalkunde eraginkorra eta efektiboa" deritzo. Bertan jasotako ekintza da lan autonomoa ikustarazteko beharra, eta hori gauzatzen da, esate baterako, langile autonomoen jarduna aitortzeko sarien banaketan. Izan ere, ekintza horrek balio du agerian uzteko kolektibo horrek gizarteari egiten dion ekarpena.

Horretarako, beharrezkoa izan da Nafarroako gizartearen aurrean Nafarroako profesional askoren lana eta ahalegina aitortuko dituen sari bat sortzea eta mantentzea. Zehazki, urtero eginen den erreferentziazko ekitaldi bat sortzen ari gara Nafarroako langile autonomoei babesa eta aintzatespena ematea errazteko eta bultzatzeko, eta, bide batez, ekintzaileak diren pertsonei pizgarri bat eskaintzeko.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 254/2018 Ebazpenaren bidez ezarri ziren "Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sariak"; sari horiek, izan ere, sustapen eta babes ekintza bat dira, eta xedetzat dute Nafarroako gizartea kontzientziatzea autonomoaren figurari buruz eta Nafarroako Foru Komunitateko ekonomiaren antolamenduan duen zeregin erabakigarri eta egituratzaileari buruz.

Horrenbestez, bidezkoa da onestea eta argitaratzea Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien 2024ko deialdiko oinarriak, eta, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2024 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien oinarriak onestea 2024rako.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideei.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO AUTONOMOEN LANA AITORTZEKO SARIEN OINARRI ARAUTZAILEAK 2024RAKO

1. oinarria.–Xedea.

Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko 2024ko Sarien xedea da Nafarroako Foru Komunitateko autonomoen lana eta ahalegina aitortzea.

2. oinarria.–Hartzaileak.

Deialdi honetako sarietarako eta aitorpen edo aipamen berezirako hautagai izaten ahalko dira Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide berezian edo kasuan kasuko lanbide elkargoaren mutualitatean alta egoeran dauden edo egon diren pertsonak eta beren jarduera Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzen edo gauzatu dutenak.

3. oinarria.–Sariak.

Hamasei sari emanen dira osotara eta aitorpen edo aipamen berezi bat.

Sari bana emanen da modalitate hauetako bakoitzeko:

–1. modalitatea: gizonezkoen enpresa arloko esperientziarik onena.

–2. modalitatea: emakumeen enpresa arloko esperientziarik onena.

–3. modalitatea: gazteen enpresa arloko esperientziarik onena.

–4. modalitatea: desgaitasuna duten pertsonen enpresa arloko esperientziarik onena.

–5. modalitatea: enpresa arloko esperientzia berritzailerik onena.

–6. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien sektorea.

–7. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: iturgintza, elektrizitatea, berokuntza, klimatizazioa, gasa eta suteen prebentzioa eta ingeniaritzak.

–8. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: eraikuntza, zurgintza, ebanisteria, pintura, igeltserotza, beiragintza, arkitektura, barne-diseinua eta paisajismoa.

–9. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: merkataritza, ehungintza eta zapatagintza.

–10. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa, metalaren sektoreko tailerrak.

–11. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: garraioa eta biltegiratze-lana.

–12. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: ostalaritza, gozotegiak okindegiak eta prestalekuak.

–13. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: informazioa, komunikazioa, marketina eta publizitatea, informatika, robotika, jarduera administratiboak, aholkularitzak, abokatuak, gizarte graduatuak eta zerbitzu osagarriak.

–14. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: hezkuntza eta prestakuntza.

–15. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: osasunarekin (fisikoa eta mentala) lotutako jarduerak, edertasuna eta zainketak, farmazia eta animalien munduarekin lotutako guztia.

–16. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: jarduera artistikoak, aisialdikoak eta entretenimendukoak eta zerbitzu soziokulturalak.

Era berean, aitorpen edo aipamen berezia emanen zaio deialdi honen 7. oinarrian ezarritakoaren arabera botoen azken zenbaketan boto kopururik handiena lortzen duen pertsonari, aintzat hartuta pertsona horrek garatu duen jardueran egindako ibilbide profesionala eta jarduera horrek bere inguruan eta Nafarroako gizartean izandako eragina edo garrantzia.

4. oinarria.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

4.1. Hautagaitzak bide telematikotik aurkezten ahalko dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, edo bestela aurrez aurre Nafarroako Gobernuak jarritako erregistroetako edozeinetan. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Lan Autonomoaren Atalari zuzenduko zaizkio. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz aurkez daitezke.

Posta elektronikoaren bidez ere aurkezten ahal dira hautagaitzak (trabajoautonomo@navarra.es).

4.2. Hautagaitzak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.3. Sarirako hautagaitza aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita 7. oinarrian ezarritakoaren arabera egindako boto zenbaketaren azken emaitzak ere.

5. oinarria.–Dokumentazioa.

Interesdunek zein modalitatetan lehiatu nahi duten, horretan aurkeztuko dute hautagaitza bakarra, edo bestela aipamen berezirako, eta horretarako, dokumentazio hau erantsi beharko dute:

a) Hautagaitza aurkezteko inprimakia, horretarako prestatu den ereduaren arabera, hautagaitzaren xedeko autonomoen taldeko pertsonaren izena eta harremanetarako datuak azalduko dituena.

b) Azalpen memoria (500 hitz gehienez), delako autonomoaren hautagaitza aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainerako informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.

c) Negozioaren filosofia irudikatzen duen argazki bat. Argazki hori ikusgai egonen da web orrian, hautagaitzarako eskabidean emandako gainerako datu profesionalekin batera.

d) Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.

e) Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

Antolatzaileak, bidezkotzat jotzen duenean, pertsonei proposatzen ahal die lehiatzen diren modalitatea aldatzea.

Ez dira sarituko aurreko edizioetan sarituak izan diren pertsonak.

6. oinarria.–Hautagaitzetan egindako akatsen zuzenketa.

Hautagaitzak goitik behera beteak aurkezten ez badira, edo behar den dokumentazio guztia eransten ez bada, interesdunari errekerimendua eginen zaio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak gehitu ditzan, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ondorioztatuko dela, aurretik behar den ebazpena emanik.

7. oinarria.–Botoak emateko prozedura, erabakia, eta saria ematea.

7.1. Eskabideak bidaltzeko epea bukatuta, modalitate guztietako hautagaitzak https://navarraemprende.com/elfuturoaturitmo/euskera-irabazleak-2023/ web orrian argitaratuko dira, herritarrek hautagaitza horiek ezagut ditzaten. Botoa emateko epea 2024ko maiatzaren 13an hasi eta maiatzaren 31n bukatuko da, bi egun horiek barne.

7.2. Modalitate bakoitzean boto gehien lortzen dituen hautagaitzak irabaziko du. Gehienez 26 puntu lortzen ahal dira, honela banaturik:

–Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideek 13 puntu ematen ahalko dituzte gehienez.

Erabakia hartzearren, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide bakoitzak aurkezten diren hautagaitzen balorazioa eginen du irizpide hauen arabera, hautagaitza bakoitzarekin ponderazio berbera erabiliz:

a) Autonomoaren ibilbide profesionala urtez urte garatu duen jardueran.

b) Jardunbide egokiak, proposatutako pertsonak egindako lanaren internazionalizazioa edo eragin soziala.

Hautagaitzak baloratuko dira objektibotasun, gardentasun eta berdintasun irizpideei zorrozki jarraituta, eta puntuak emateko erabilitako irizpideak justifikatzeko arrazoiak azaldu beharko dira.

Behar izanez gero, Kontseiluko kideek botoa eskuordetzen ahalko dute.

Berdinketarik gertatuz gero, kontseiluburuak ebatziko du kalitateko botoa erabiliz.

–Modalitate bakoitzean aurkeztutako hautagaitzei herritarrek emandako boto kopuruaren araberako proportzioan 13 puntu emanen dira, gehienez.

Pertsona bakoitzak boto bakarra ematen ahalko du modalitate bakoitzean. Modu telematikoan eginen da, horretarako sortu eta https://navarraemprende.com/elfuturoaturitmo/euskera-irabazleak-2023/ helbidean dagoen tresna erabiliz 2024ko maiatzaren 13tik 31ra arte, biak barne.

7.3. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideek emandako puntuak eta herritarren bozketatik datozenak batu eta gero, emaitzak argitaratuko dira https://navarraemprende.com/elfuturoaturitmo/euskera-irabazleak-2023/ eta www.navarra.eus web orrietan. Berdinketarik bada, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko buruak ebatziko du kalitateko botoa baliatuz.

7.4. Irabazleen zerrenda argitara emanen da, eta irabazleei jakinaraziko zaie saria jasoko dutela; edo, hala badagokio, saria eman gabe geratu dela adieraziko da.

7.5. Hona zertan datzan sari bakoitza: diploma bat eta golardoa. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilarik emanen ditu sariak, 2024ko urriaren 2an horretarako antolatuko den ekitaldi publikoan.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien 2024ko deialdi honen oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, baita deialdia aplikatzeko egintzen kontra ere, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

II. ERANSKINA.–2024AN AUTONOMOEN LANA AITORTZEKO SARIETARAKO HAUTAGAITZA AURKEZTEKO INPRIMAKIA.

JAUNA/ANDREA

IFZ

HELBIDEA

HERRIA

POSTA KODEA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

HONAKO HAU ORDEZKATUZ / BERE IZENEAN

JAUNA/ANDREA

IFZ

HELBIDEA

HERRIA

POSTA KODEA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

SARI HONETARAKO HAUTAGAITZA AURKEZTEN DUT:

MODALITATEA:

Zergatik merezi dut sari hau? Aitortza hau lortzeko betetzen dituen merezimenduen laburpena (80 hitz gehienez):

HAUTAGAITZAREN DATUAK (pertsona fisikoa):

IZEN-ABIZENAK (pertsona fisikoa)

SOZIETATE-IZENA

WEB ORRIA

HELBIDEA

HERRIA

POSTA KODEA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren ondorioetarako, baimena ematen da dokumentu honetan agertzen diren datu pertsonalak erabiltzeko eta haien tratamendu informatikoa egiteko, Autonomoen Lana Aitortzeko 2024ko Sarirako eskaera Lan Zerbitzuan kudeatzeari begira, behar diren ondorioak izan ditzan. Datuak zer xedetarako eskatzen diren, hartarako behar-beharrezkoak eta egokiak direnak baino ez dira jasoko eta automatizatutako tratamendua izanen dute. Era berean, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, haien tratamendua mugatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatzen ahal dituzula helbide honetan: Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua.

Iruñean, 2024ko aren (e)(a)n

Sinatua

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

–Inprimaki hau, behar bezala betea eta word formatuan.

–Azalpen memoria (500 hitz gehienez), hautagaitza aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena.

–JPG formatuko argazki bat, negozioaren filosofia irudikatzen duena. Argazki hori ikusgai egonen da, hautagaitzarako eskabidean emandako gainerako datu profesionalekin batera, https://navarraemprende.com/elfuturoaturitmo/euskera-irabazleak-2023/ web orrian.

–Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.

–Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

III. ERANSKINA.–NAFARROAKO AUTONOMOEN LANA AITORTZEKO 2024KO SARIETAKO AIPAMEN BEREZIRAKO HAUTAGAITZA AURKEZTEKO INPRIMAKIA

JAUNA/ANDREA

IFZ

HELBIDEA

HERRIA

POSTA KODEA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

HONAKO HAU ORDEZKATUZ / BERE IZENEAN

JAUNA/ANDREA

IFZ

HELBIDEA

HERRIA

POSTA KODEA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

AIPAMEN BEREZI HONETARAKO AURKEZTEN DUT HAUTAGAITZA:

MODALITATEA:

Zergatik merezi dut sari hau? Aitortza hau lortzeko betetzen dituen merezimenduen laburpena (80 hitz gehienez):

HAUTAGAITZAREN DATUAK (pertsona fisikoa):

IZEN-ABIZENAK (pertsona fisikoa)

SOZIETATE-IZENA

WEB ORRIA

HELBIDEA

HERRIA

POSTA KODEA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren ondorioetarako, baimena ematen da dokumentu honetan agertzen diren datu pertsonalak erabiltzeko eta haien tratamendu informatikoa egiteko, Autonomoen Lana Aitortzeko 2024ko Sarirako eskaera Lan Zerbitzuan kudeatzeari begira, behar diren ondorioak izan ditzan. Datuak zer xedetarako eskatzen diren, hartarako behar-beharrezkoak eta egokiak direnak baino ez dira jasoko eta automatizatutako tratamendua izanen dute. Era berean, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, haien tratamendua mugatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatzen ahal dituzula helbide honetan: Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua.

Iruñean, 2024ko aren (e)(a)n

Sinatua

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

–Inprimaki hau, behar bezala betea eta word formatuan.

–Azalpen memoria (500 hitz gehienez), hautagaitza aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena.

–JPG formatuko argazki bat, negozioaren filosofia irudikatzen duena. Argazki hori ikusgai egonen da, hautagaitzarako eskabidean emandako gainerako datu profesionalekin batera, https://navarraemprende.com/elfuturoaturitmo/euskera-irabazleak-2023/ web orrian.

–Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.

–Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

Iragarkiaren kodea: F2403382