2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Udalaren eta haren erakunde autonomo Virgen del Portal zahar etxearen eta Fernando Calahorra musika eskolaren 2024ko udal aurrekontua.
Hasiera batez onetsitako 2024ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1997 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Alesbesen, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, M. Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2404855