2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Altzairuzko piezen mekanizazioa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamendua (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 7/2024/AACC.
Sustatzailea: Mecanizados Val SL.
Jarduera: altzairuzko piezen mekanizazioko jarduera ezartzea.
Tokia: Udal industrialdea, B bidea 11-b, eta beste sarbide bat atzealdetik, J bideko 33tik ("Gallina Blanca" gunea) (6. poligonoa, 349. lurzatia, 1. azpieremua, 1.,4., 5. unitateak).
Tuteran, 2024ko martxoaren 25ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2404933